Ekialde Hurbila

Israelgo armadak hiru palestinar hil ditu Gazan

Hamaseko milizeik 150 kohetetik gora jaurti dituzte Gazako hesiaren beste aldera, eta armadak bonbardaketekin erantzun du.

Gaza bonbardatu du bart Israelek. HAITHAM IMAD, EE
arantxa elizegi egilegor
2018ko abuztuaren 9a
14:10
Entzun

Oso gau luzea izan da asteazkenetik osteguunerakoa Gazako inguruetan. Hesiaren bi aldeetan entzun dira bart bonba eta tiro hotsak. Hamaseko milizianoek jaurtitako 150 kohetei 140 misil jaurtiz erantzun dio Israelek. Misil bat Deir Al Balah herriko etxe baten gainean erori denean hil dira haurdun zegoen emakumezko palestinar bat eta haren urtebeteko alaba. Haurraren aita, berriz, zauritu egin dute. 30 urteko gizonezko bat ere hil dute tiroz militarrek. Armadaren arabera, Hamaseko milizianoa zen.

Aldiz, koheteek sei zauritu eragin dituzte, haietako bat urtebeteko haurra. Iturri ofizialen arabera, jaurtitako koheteetatik 25 inguru misilen aurkako sistemak suntsitu ditu; gainontzekoetatik gehienak, berriz, etxerik gabeko eremuetan erori dira.

Bestalde, eta gobernu aldaketa baliatuta Israelek eskatu dio Kolonbiako presidente berriari atzera egin dezala Palestina nazio gisa onartzeko erabakian. Juan Manuel Santosen exekutiboa izan zen Palestinari estatu izaera aitirtu ziona. Orain, berriz, Tel Avivek eskatzen dio Ivan Duque gobernuburuari "zuzendu" dezala erabakia "bi herrien arteko harreman onei eustearen alde".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.