Israelgo Poliziak palestinar bat hil du tiroz, Jerusalem ekialdean

Beste bi palestinar ere zauritu dira Malee Adumin hiritik gertu izandako gertakarian

Erredakzioa
2012ko uztailaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Israelgo Mugetako Poliziak palestinar bat hil, eta beste bi zauritu ditu tiroz, Jerusalem ekialdean. Polizia iturrien arabera, hiru palestinarrak auto batean iritsi ziren israeldarrek okupatutako Malee Adumin hiritik gertu dagoen kontrolgune batera, eta Poliziaren aginduei kasu egin gabe, muga gainditu zuten. Poliziek tiroz erantzun zieten, eta hiru palestinarrak larri zauritu ziren. Borroka horretan, polizietako bat ere zauritu zen.

Zisjordaniako Ramallahen dagoen erietxera eraman zituzten zaurituak. Han hil zen 40 urteko palestinarra. Beste biek zauri arinagoak dituzte. Poliziak jakinarazi du martxan jarri duela gertatutakoaren inguruko ikerketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.