Orain, handik joanda zeuden Tel al Sultan auzoko palestinarrek beraien etxeetara bueltatzeko aukera izango dute, eta israeldarrek hildako beraien senitarteko eta lagunak lurperatu.
Israelgo Armadak pasa den asteartean hasi zuen Ortzadarra operazioa 2000ko irailetik ona egin den bortitzena da, eta dagoeneko gutxienez 43 palestinar hil dituzte, eta etxe ugari bota.
Zortzi palestinar atxilotu dituzte eta beste bat hil
Gaur goizaldean, zortzi lagun atxilotu dituzte Soldadu israeldarrek, eta 13 urteko mutiko bat hil, Cisjordanian.
Rafidia erietxeko iturriek jakinerazi dutenez, Naplusa hiriko Ras al-Ain auzoan erasotu dute gaur soldadu israeldarrek.
Ekialde Hurbila