Libanok NBEko Segurtasun Kontseiluak hilaren 11n adostutako 1701 ebazpena bete duela esan du Lahoudek. Israelek txostenean esandakoa urratu duela salatu du Libanok. Horren harira, NBEko idazkari nagusi Kofi Annani Libanoko erasoekin amaitzeko eskatu dio Lahoudek.
Libanoko lehen ministro Fuad Siniorak AEB Amerikako Estatu Batuei Israelgo Armadaren blokeoarekin amaitzeko laguntza eskatu eta biharamunean egin ditu adierazpen hauek Lahoudek.
Bestalde, NBEren indarrak hedatu arte ez dituela tropak aterako esan zuen atzo Israelgo lehen ministro Ehud Olmertek.
EKIALDE HURBILA