Brasil

Istilu artean sartu da espetxera Lula

Jendetza joan da Curitibako Polizia Federalaren egoitzara, eta tentsio une handiak izan dira presidente ohia entregatu denean.

Lula, goizaldean, Poliziaren esku. ANTONIO LACERDA, EFE
2018ko apirilaren 8a
11:03
Entzun 00:00:0000:00:00

Ustelkeria delituengatik, Luiz Inacio da Silva Lula kartzelan sartu da goizaldean. Azken bi helegitek ez dute biderik egin, eta Brasilgo presidente ohiak bere burua entregatuko zuela iragarri zuen atzo arratsaldean. Hamabi urteko kartzela zigorrari aurre egin beharko dio.

Azken orduak metalgintzako sindikatu baten egoitzan gotortuta eman zituen, Sao Paulon. Handik atera eta poliziarengana entregatzea erabaki zuen azkenean. Curitiba hirian aurkeztu da goizaldean, Polizia Federalaren esku bere burua utziz. 

Hegazkinez egin zuen harako bidea, eta Poliziaren egoitzaren aurrean, ehunka lagunekin egin zuen topo. Bere kontrako eta aldekoak zeuden han, denak oihuka eta aldarrikapenak egiten. Poliziak gasak jaurti zituen Lularen aldekoen kontra. Kontrakoek su artifialekin ospatu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.