Istiluak egon dira Baltimore hirian bigarren gauez

2015eko apirilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Astelehenekoak bezain larriak izan ez arren, herenegun gauean liskarrak piztu ziren protestarien eta AEBetako Poliziaren artean Baltimoren (Maryland, AEB). Freddie Gray gazte beltzaren hilketa salatzeko, etxean geratzeko aginduari muzin egin zioten hiriko hainbat tokitan, eta polizien aurka objektuak jaurti zituzten. Hamar lagun atxilotu zituzten, gehienak agindua ez errespetatzeagatik.

Guardia Nazionaleko 2.000 kidek eta beste 1.000 poliziak zaindu zuten hiria asteartean. Astelehenean aspaldiko liskarrik gogorrenak izan ziren: 236 lagun atxilotu, hamabost eraikin eta 114 auto erre zituzten.

Barack Obama presidenteak polizia departamentuei eskatu die «jokabide egokia» ez duten agenteak babestu beharrean, horiek kanporatzeko. «Departamentuek beren agenteentzako eremu seguruak nahi badituzte, herritarren konfiantza handiagoa izatea lortu behar dute».

Fergusonen (Missouri) ere kalera atera ziren Grayren heriotza salatzeko, eta bi lagun balaz zauritu zituzten. Iazko udan Michael Brown gazte beltza hil zuen polizia batek tiroz hiri horretan.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.