munDUA

Istiluak izan dira laugarren gauez jarraian Irlanda iparraldean

Protestak Belfasteko Ardoyne auzo katolikoan izan dira, =iuztailaren hamabi=i-ko ospakizun protestanteen karietara. Bonba su eragileak jaurti dituzte eta, bart zauriturik izan ez bada ere, 82 polizia zauritu dituzte.

2010eko uztailaren 15a
11:49
Entzun 00:00:0000:00:00
Lugarren gauez jarraian liskarrak izan dira Irlanda iparraldean, Ardoyne izeneko auzo katolikoan, protestanteek uztailaren hamabi-ko ospakizunak egin dituztelako. Poliziak jakinarazi dutenez, ibilgailu bati su eman eta bonba su eragileak jaurti zituzten eta, bart zauriturik izan ez bada ere, azken gauetan 82 polizia zauritu dituzte Belfasteko hainbat auzotan eta inguruko herrietan izan diren erasoetan. Poliziak gomazko balak jaurtiz erantzun du.

Istiluak baretzeko asmoz, asteazkenean elkartu ziren Matt Baggot Irlanda iparraldeko ministro unionista eta Martin McGuinness errepublikarra. Honek esan du garai bateko gatazka berpiztu nahi duten "taldeak" daudela "hor kanpoan". Bagottek adierazi zuen istiluak sortzen ari direnak IRAtik bereizi eta "zortzi, bederatzi edo hamar urteko" umeak prestatzen dituztenak direla, bake prozesuaren aurkakoak denak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.