HAITI

Istiluak Port-au-Princen, Alexanderren eta Powellen arteko bileran

2004ko abenduaren 2a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Tiroketa bat egon zen atzo Haitiko Gobernuaren egoitzaren aurrean, barruan Boniface Alexander Haitiko behin-behineko presidentea, Gerard Latortue lehen ministroa eta Colin Powell AEBetako Estatu idazkaria bilduta zeudela. NBEko indarrek erasoa saihestea lortu zuten. Erasotzaileak, ustez, Jean-Bertrand Aristide Haitiko presidente ohiaren jarraitzaileak ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!