Italiako erreskate taldeek beste 446 pertsona atera dituzte Mediterraneotik

Migratzaile batzuk, Italiako kostara heltzen. ALESSANDRO DI MEO / EFE.
2015eko apirilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ERROMA. Italiako kostako guardiak 446 pertsona zeramatzan ontzi bat atxiki zuen atzo Calabriako kostatik gertu. Legez kanpoko migratzaileak Greziatik abiatu ziren Italiara, igandean beste ontzi bat hondoratu zen lekutik gertu. Hark 800 lagun baino gehiago zeramatzan, eta haietatik 28 baino ez dira bizirik atera; haietako bi, ustez bidaiaren arduradunak, atxilotu egin dituzte, giza trafikoa eta hilketa egotzita. Denera, astebetean, mila pertsona baino gehiago hil dira Mediterraneoa zeharkatu nahian. Europako Batasuneko herrialdeek ezohiko goi bilerara deitu dute biharko, gai horri buruz hitz egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.