Italiako Gobernuak pentsatu egingo du energia nuklearrari berriro heldu edo ez

2011ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Italiako Gobernuak energia nuklearrari berriro heltzea erabaki zuen 2008an. 2014an lau erreaktore eraiki behar zituen. Baina, Fukushimako zentralean gertatzen ari dena eta horrek herritarrengan eragiten duen kezka ikusita, ez du atzera egin, baina esan du erabakia ez dela behin betikoa. «Une batez geratu eta gogoeta egin behar dugu; ezin ditugu egin guztiek partekatzen ez dituzten aukerak», esan du Paolo Romanik, Garapen Ekonomikorako ministroak. Romanik berak aste honetan esan du Japoniakoa gertatuta ere planak aurrera egingo zuela.

Italiak 1987an baztertu zuen energia nuklearra, Txernobylgo istripua gertatu eta urtebetera. Herritar gehienek energia nuklearra baztertu zuten herri galdeketa batean. Aurtengo ekainaren 12an beste herri galdeketa bat egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.