Mundua

Italian 142 pertsona atxilotu dituzte Ndrangheta mafiaren aurkako operazioan

1.300 poliziak hartu dute parte operazioan, eta Calabrian, Milanen, Turinen eta Modenan buruta da gaur goizean.

2011ko ekainaren 8a
14:42
Entzun

Italiako Poliziak Calabriako Ndrangheta mafiaren aurkako operazioa egin du gaur goizean, eta ustez erakunde horretako kide diren 142 pertsona atxilotu ditu. Operazioa Italiako hainbat eskualdetan burutu da aldi berean, eta 70 milioi euro inguru balio duen ondasuna konfiskatu dute, tartean, hainbat etxe.

Calabriaz gain, Milanen, Turinen eta Modenan izan dira atxiloketak. Droga trafikoa, armak legez kanpo gordetzea eta estortsioa leporatzen zaie atxilotuei besteak beste. 1.300 polizik hartu dute parte operazioan.

Beste operazio batean, gainera, Carmine Amato atxilotu du Poliziak, Napoliko Camorra mafiako Amato-Pagano taldearen ustezko burua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.