ASIAKO ITSASIKARA

Itsasikarak adina hildako eragin ditzakete izurriek

2004ko abenduaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
David Nabarro OME Osasunerako Mundu Erakundeko Krisietarako Unitateko zuzendaria da. Haren esanetan, izurriak galaraztea da orain lehen egitekoa, «horiek tsunami-ek adina hildako eragin ditzaketelako». Kutsatutako ura dela eta, gaixotasun kutsakorrak sor daitezkeela azaldu zuen: «Beherakoa eta arnas aparatuarekin lotutako gaixotasunak agertzeko arriskua handia da. Dengea eta malaria ere zabal daitezke». Horiek guztiek haurren artean eragiten dute kalte gehien. Era berean, gorpuak kalean pilatzea ez dela «osasunerako oso kaltegarria» adierazi zuen eta bestelako arriskuei aurre egiteko beharra nabarmendu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.