munDUA

Ivo Josipovic sozialdemokratak irabazi ditu Kroaziako presidentetzarako hauteskundeak

Europako Batasunean sartu ahal izateko baldintzak betearaztea izango da presidente berriaren erronka nagusia.

2010eko urtarrilaren 11
09:11
Entzun 00:00:0000:00:00
Ivo Josipovic sozialdemokrata eta oposizioko orain arteko burua izan zen atzo Kroazian egin zituzten presidentetzarako hauteskundeak, erraz. Botoen %99,6 zenbatuta dituzte eta %60,3ko babesa lortu du. Beste hautagaiak, %39,7koa: Milan Bandic Zagrebeko alkateak.

Kroazia Europako Batasunean sartu ahal izateko baldintzak betearaztea izango da Josipovicen erronka nagusia. Ustelkeria kasu garrantzitsuak dituzte han.

Bozetako bigarren itzulia egin zuten atzo. Abenduaren 27an izan zen aurrenekoa.

%50ekoa izan da parte-hartzea, lehen itzulian baino %8 handiagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.