Irakeko okupazioaren ondorena

Izat Ibrahim Aduriren ustezko hiru laguntzaile atxilotu dituzte AEBetako tropek

5{o Estatu Batuetako armadak Izat Ibrahim Aduriren ustezko hiru laguntzaile atxilotu ditu Bakuba hirian, Bagdad hiriburutik 70 kilometrora. Aduri Saddan Husseinen Gobernuko kidea zen eta presidente ohia atxilotu zutenez geroztik bera da gizonik bilatuena. Hiru atxiloketa horiek Irakeko erresistentzia armatuko kideak atzemateko operazioaren baitan egin direla diote AEBek.

2003ko abenduaren 23a
12:05
Entzun 00:00:0000:00:00
Iturri militarrek ez dute hiru atxilotuen naziotasunaren berri eman, baina Faluja, Ramadi eta Bakuba artean AEBetako tropen aurka atentatuak egin dituztela diote. AEBetako Gobernuak eta Irakeko behin behineko Gobernuaren Kontseiluak presidente ohiaren jarraitzaileei leporatzen die erresistentziaren izenean ekintzak egitea eta baita Siriatik barrena sartzen diren "mertzenarioei" ere. Bien bitartean, Izat Ibrahim Aduriren bila jarraitzen dute AEBetako tropek, iturri horien arabera, bera delako erresistentzia armatua antolatzen duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.