Hain zuzen ere, Viktor Jushtxenko Ukrainako oposizoko buruak elkarrizketarako prest daudela adierazi du, baitahauteskundeak errepikatzeko ere baldin eta "garbitasuna bermatzen bada". Bi baldintza ikusten ditu ezinbesteko bozak gardenak izan daitezen: Hauteskunde Batzordea aldatzea eta norberaren bizilekutik kanpo botoa emateko aukera kentzea. "Iruzurra" salatzeko Kieveko Independentziaren plazan batu dira 100.000tik gora lagunen aurrean adierazi du baldintza horietan errepikapena onartzeko prest dela.
Igandean presidentea aukeratzeko hauteskundeen emaitzak jakin zirenetik protestan ari da Ukrainakooposizioa. Izan ere, emaitza ofizialen arabera, Viktor Janukovitxek irabazi ditu bozak, baina oposizioa ez dago konforme emaitzekin, eta "iruzurra" salatu du. Emaitza jakin orduko, oposizioko oinarri soziala kalera atera zen, beraien hautagai Viktor Jushtxenkoren garaipena aldarrikatzeko, eta oraindik ere elkarretaratze eta manifestazioak egiten jarraitzen dute. Bien bitartean, orain arte presidente izan den Leonid Kutxmak krisi egoera gainditzeko elkarrizketarako deia egin du. Oposizioak hitzegitearen alde dagoela esan du.
Oposizoko Viktor Jushtxenko prest agertu da krisi egoera honi irtenbidea aurkitzeko negoziaketak egiteko. Proposamen hori, orain arte presidente izan den Leonid Kutxmak egin du, telebistaz. Baina, hala ere, inork ez daki noiz hasiko diren elkarrizketa horiek.
Jushtxenkoren jarraitzaileetako askok gaua ere kalean pasatu dute, elurretan, Kieven. Goizean, berriz, milaka lagun batu zaizkie.
Ukraina