Viktor Justxenkok bozen %54,08 lortu zituen, eta Viktor Janukovitxek, berriz, %42,13.
"Gertatu da. Herriak irabazi du" esan zuen Justxenkok atzo,emaitzak jakin zirenean. "Urte politiko berri bat hasten da gaur, giza eskubideen mespretxua amaituko den garaian".
Oraindik ordea ezin dira amaitutzat eman hain liskartsuak izan diren hauteskundeak. Izan ere, hasieran hauteskundeen garaile atera arren bigarren buelta errepikatu denean galtzaile izan den Viktor Janukovitx ez dago konforme emaitzekin, eta Ukrainako Auzitegi Gorenean emaitzen kontra egingo duela esan du.
Janukovitxen ordezkari batek esan duenez, "irregulartasun sistematikoak" izan ziren atzoko hauteskundeetan, eta horixe azaldu nahi dute Ukrainako Auzitegi Gorenean.
Ukraina