Japoniak gobernua berritu du, AEBei begira jarrita
TOKIO. Shinzo Abe Japoniako lehen ministroak aldaketa handiak egin zituen atzo gobernuan: hemeretzi ministrotik bi bakarrik mantendu ditu leku berean. Atzerri ministroaren aldaketa nabarmendu dute: Taro Konok kargua utziko du, eta Defentsa ministroa izango da aurrerantzean. Abek esan du AEBekin duen itun komertziala berritzean duela orain gogoa.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu