MUNDUA

Japoniak kontsultara deitu du Moskun duen enbaxadorea, Kuriletako auzia dela eta

Dmitri Medvedev Errusiako presidenteak bisita egin zuen atzo Japoniak berea dela aldarrikatzen duen lurraldera; AEBak babesa eskaini dio Japoniari.

2010eko azaroaren 2a
14:34
Entzun 00:00:00 00:00:00
Dmitri Medvedev Errusiako presidenteak Kuriletara egin duen bisitak hautsak harrotu ditu, eta biharamunean Japoniak kontsultara deitu du Moskun duen enbaxadorea. Kuril Uharteak Errusiaren esku daude gaur egun, baina Japoniak urteak daramatza bereak direla aldarrikatzen, izan ere, Bigarren Mundu Gerran egin zituen bere Errusiak. AEBek Japoniaren alde egin dute, eta bi herrialdeak konpromiso batera heltzera deitu ditu.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA