Japoniako lurrikaran hildakoak 15.405 dira
TOKIO. Japoniako lurrikara eta tsunamia gertatu zirenetik hiru hilabete bete ziren atzo. Azken datu ofizialen arabera, hildakoak 15.405 dira, eta desagertuak 8.095. Hildako 2.000 lagun inguru identifikatu gabe daude oraindik. Gainera, aterpetxeetan ebakuatutako 90.000 lagun bizi dira. Gobernuak haientzako 52.000 etxe eginen zituela zin egin zuen, baina 28.000 eraiki ditu oraingoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu