Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak eman du erabaki horren berri, eta ordezkaritzaren burua Iñaki Agirre Gasteizko Gobernuko Atzerri Ekintzarako idazkaria izango dela iragarri du. Montenegroko Gobernuko kideekin batzartzeko aukera izango du ordezkaritza horrek, erreferendumera iristeko prozesua nolakoa izan den ezagutu ahal izango dute; besteak beste, EB Europako Batasunarekin izan dituzten harremanen berri jasoko dute.
Montenegroko erreferenduma "ariketa demokratikoa" dela nabarmendu du Azkaratek, "Europan herri baten etorkizun politikoa demokratikoki erabakitzeazilegi dela erakusten du".
Mundua