Jesuitek 500 haurri sexu erasoengatik kalte-ordainak emango dizkiete

166 milioi ordainduko ditu AEBetako Jesusen Lagundiak, eta apaizek idatziz damua agertu beharko dute

Erredakzioa
2011ko martxoaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ameriketako Estatu Batuetako Jesusen Lagundiak onartu du 166 milioi dolar (118 milioi euro) ordaintzea haur ugariri urteetan sexu erasoak jasanarazi zizkieten apaizen auziko kalte-ordainez. Erlijio anaidiak akordioa hitzartu du 500 baino gehiago diren biktimen abokatuekin. «Kalte-ordain horiek emaitea onartzearekin, jesuitek aitortu dute euren ardurapean jarritako ehunka umeren konfiantza zangopilatu egin dutela eta ikaragarrikeriak jasanarazi dizkietela», adierazi du biktimen abokatuetarik bat den Blaine Tamakik.

Jesusen Lagundiak eta biktimen defentsak hitzartutako akordioak zehazten du, halaber, anaidiak idatzizko damu agertzeak egingo dituela, apaiz eraso sexual egileen izenean. «Aitortzeak egite eta kalte-ordainak emaite hauez haratago, espero da behar direnak oro egingo direla horrelakorik ez dadin errepikatu», ondorioztatu du Tamakik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.