21

Jimmy Carterren agintaldian sei aldiz itxi zuten gobernua. Itxierarik luzeena.

Jimmy Carter, AEBetako presidente zenean. BERRIA / BERRIA.
2011ko apirilaren 10a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Azken hamabost urteotan ez da AEBetako administrazioa geratu, baina garai batean nahiko arruntak izan ziren. Jimmy Carterren agintaldian, esaterako, sei aldiz gertatu zen. Krisi garaia zen eta, gainera, Carterrek harreman goraberatsua izan zuen errepublikanoekin ez ezik, baita demokraten buruzagitzarekin ere.

Administrazioaren azken itxiera izan da, hain zuzen ere, azken hamarkadetako luzeena. 1995eko abenduaren 15etik 1996ko urtarrilaren 6ra ez zuen gobernuak funtzionatu. 21 egunez, hain zuzen ere. Aurrekoek hiru eta hamazazpi egun artean iraun zuten.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA