Johnson ordezkatzeko sei hautagai daude

2022ko uztailaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LONDRES. Rishi Sunak Erresuma Batuko Ekonomia ministro ohiak, Grant Shapps Garraio ministroak eta Nadhim Zahawi Ekonomia ministro berriak ere iragarri zuten atzo Alderdi Kontserbadorearen buruzagitzan Boris Johnson ordezkatzeko primarioetan parte hartuko dutela, eta, hortaz, Erresuma Batuko lehen ministro izateko asmoa dutela. Horrenbestez, oraingoz seik aurkeztu dute hautagaitza. Kemi Badenoch Berdintasunerako Estatu idazkaria izandakoa, Tom Tugendhat Komunen Ganberako Atzerri batzordeko presidentea eta Suella Braverman fiskal nagusia dira beste hautagaiak.

Johnsonek joan den ostegunean eman zuen dimisioa, baina karguan jarraituko du toryek lider berri bat aukeratu bitartean. Asteon dira iragartzekoak primarioen egutegia. Erresuma Batuko hedabideek toryen iturriak aipatuz kaleratu dutenez, hautagai gehiago izango dira, ziurrenik; esaterako, Liz Truss Atzerri ministroa, eta Sajid Javid Osasun ministro izandakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.