Katalunia

Jordi Sanchezek preso jarraitu behar duela ebatzi du Gorenak

Llarena epaileak dio Sanchezek berriz delitua egiteko arriskua dagoela, eta, gainera, hark delituak egin dituela dioten elementu berriak daudela.

Sanchez eta Cuixart aske uzteko eskatzen duen kartel bat. GUILLAUME HORCAJUELO, EFE
2018ko otsailaren 6a
18:59
Entzun

Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko epaileak ez du Jordi Sanchez aske utziko. ANCko lehendakariak esan du berriz delitua egiteko arriskua dagoela, baina ez hori bakarrik. Epailearen arabera, Sanchez eta ANC delituekin lotzen dituzten elementu berriak agertu dira instrukzioan.

Josep Maria Joveren agenda da elementu berri hori, eta, epailearen arabera, han argi ikusten da ANCk eta Omniumek bilerak egin zituztela alderdiekin. Herritarren mobilizazioa "independentziarako tresna estrategikotzat" hartzen zutela ere ikusten da agenda horretan, epailearen arabera. Gainera, haren arabera, froga ugari daude estrategia hori bazegoela argitzen dutenak.

Sanchez "erreferendumaren berme" aurkeztu zela dio, herritarrak mobilizazioetara deitu zituela errefendurama debekatzearen kontra, eta haiei argibideak eman zizkiela urriaren 1ean hauteslekuak okupatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.