Mundua

Jose Blanco, PSOEko idazkari nagusiorde

Gainera, eutsi egingo dio bozeramaile postuari. Leire Pajin izendatuko dute Antolakuntzarako idazkari. Zapatero %98,51ko babesarekin hautatu dute berriro idazkari nagusi.

2008ko uztailaren 5a
19:04
Entzun
PSOE bere 37. Kongresua ari da egiten atzotik, Madrilen, eta, gaur arratsaldean jakin denez, Jose Blanco egungo Antolakuntzarako arduraduna, idazkari nagusiorde izango da. 1997tik postu hori bete gabe eduki dute PSOEn; 1979tik 1997ra artean Alfonso Guerra izan zen idazkari nagusiorde. Horretaz gain, Blancok bozeramaile postuan segituko du. PSOE barruan gehiago indartuko da, beraz, Blanco.

Espero bezala, Jose Luis Rodriguez Zapaterok eutsi egin dio idazkari nagusi karguari, botoen %98,51rekin. Ez da beste hautagairik aurkeztu. 2004an %96,1eko babesa lortu zuen.

Antolakuntzarako idazkari, berriz, Leire Pajin izendatuko dute. PSOEko 'hirugarren' buruzagia izango da hala. Alderdi sozialistan inoiz ez da emakumerik izan postu horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.