Mundua

Joseph Kabilak irabazi ditu Kongoko hauteskundeak

CENI Hauteskunde Batzorde Nazional Independentearen arabera botoen %48 eskuratu ditu.

2011ko abenduaren 9a
16:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Kongoko estatu buru Joseph Kabilak irabazi ditu azaroaren 28an herrialde horretan egin ziren presidentetzarako bozak, botoen %48 jasoz. Etienne Tshisekedi oposizioko burua bigarren izan da %32,95arekin. Hirugarren Vittal Kamerhe izan da, %7,74rekin. 

CENI Hauteskunde Batzorde Nazional Independenteak zehaztu du Kabilak 8,8 milioi boto jaso dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.