Junta Militarra desegin dute Myanmarren

2011ko martxoaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BANGKOK. Junta Militarra desegin zuten atzo Myanmarren, teorian bidea emanez gobernu zibilari. Thein Sein militar ohiak presidente kargua Legebiltzarraren aurrean hartu zuen. Bozen aurretik zibilen estatusa hartu zuten militarrek dute gehiengoa han. Iazko azaroan egindako hauteskundeak lehenak izan ziren 22 urtean, baina oposizioaren zati handi batek boikotera dei egin zuen, Aung san Suu Kyiren alderdiak, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.