KATALUNIA

JxCk ez du "desobedientzia egoerarik" behartuko

Puigdemonten hautagaitza bertan behera utzi du Auzitegi Konstituzionalak, Espainiako Gobernuaren helegitea onartu ondoren.

Pujol besoa altxatuta, herenegun parlamentuan. QUIQUE GARCIA / EFE
Igor Susaeta.
2018ko apirilaren 27a
16:07
Entzun

Eduard Pujol JxC Junts Per Catalunyako bozeramaileak Efe berri agentziari adierazi dionez, "gatazkaren okerreko norabidea" elikatzea litzateke Konstituzionalaren erabakia desobeditzea. "Ez dago arazo berriak eragiteko borondaterik".

Halere, Konstituzionalaren erabakiaren berri eduki eta gutxira, datorren ostegunerako osoko bilkurara deitu zuen, atzo, Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak (ERC). Eta saioko gai zerrendan dago Puigdemont telematikoki presidente inbestitua izateko asmoarekin Presidentetza Legean erreforma egitea. Madrilek nabarmendu izan du aldaketa inpugnatuko duela.

Konstituzionalak tramiterako onartu zuen, atzo, joan den urtarrilaren amaieran Madrilek jarritako helegitea. Horren ondorioz, eta auziaz ebatzi bitartean, presidente kargugabetua ezingo litzateke hautagaia izan. Dena den, Pujolek nabarmendu du "beharrezkoa" dela Puigdemonten aukerari eustea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.