Kabardino-Balkarian hiru espetxezain hil dituzte

2010eko maiatzaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
NALTXIK. Errusiako hiru espetxezain hil eta beste bat zauritu zituzten atzo Kabardino-Balkarian, Kaukaso inguruan. Laurak batera zeuden, eta tiro egin zieten ibilgailu batetik. Kabardino-Balkarian gerrillari talde bat baino gehiago dago, eta Errusiako agintariek ikerketa hasi dute hilketa nork egin duen argitzeko. Oraingoz, ordea, ez dute esan noren susmoa duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.