Kabulgo erietxe militar batean leherketa bat izan da gaur goizean, eta gutxienez sei lagun hil dira eta beste 23 zauritu, Afganistango Gobernuko Defentsa Ministerioak esan duenez. Hildako denak erietxeko langileak dira.
Sardar Mohamad Daud ospitalean izan da erasoa, 400 ohe dauzkan eraikin batean. Iturri haren arabera, atentatu suizida izan da.
Hiriburutik kanpo ere entzun da eztanda, handia izan baita.