Kaledonia Berriko negoziazioak, maiatzera begira

2023ko martxoaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
NOUMEA. Gerald Darmanin Frantziako Barne eta Itsasoz Haraindiko ministroak gaur amaituko du Kaledonia Berriko hiru eguneko bisita. Independentistekin aldebiko bilkura bat izan ostean, atzo jakinarazi zuen haiei proposatu diela datorren maiatzean berriz elkartzeko, Parisen edo Noumean.

Darmaninen asmoa da Frantziaren kolonia horren estatus berriari buruzko negoziazioek bi hilabete barru jarraitzea, eta, ahalko balitz, hiruko bilera bat ere egitea, gobernuaren, independentisten eta loialisten artekoa —lerro hauek idazterako, subiranistek ez zuten erantzunik eman—. Ikusteko dago, hortaz, maiatzean egitekoak diren Kaledonia Berriko Asanblearako bozekin zer gertatuko den; Paris, behintzat, ez da horiek atzeratzearen kontra agertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.