Staropromislovskiauzoan gertatu da atentatua, hau da, Txetxeniako Gobernuaren hainbat egoitza dauden gunean. Leherketak gehien kaltetu duena Justizia Ministerioaren Lurralde Departamendua izan da; eraikin hori, ia suntsituta geratu da. Halaber, sei metroko diametroko eta lau metroko sakonerako zuloa egin du lehergailuak lurrean.
Vladimir Kravchenko Txetxeniako fiskalaren arabera, iragan abenduan Txetxeniako Gobernuaren egoitza suntsitu eta 80hildako utzi zituen leherketaren parekoa izan da gaurkoa.
Txetxenia