munDUA

Kanadako lau soldadu eta kazetari bat hil dituzte Afganistanen

Kandaharretik gertu egin dute atentatua, haiek zihoazen ibilgailu ondoan bonba lehertuta.

2009ko abenduaren 31
13:28
Entzun 00:00:0000:00:00
Kanadako Gobernuko Defentsa Ministerioak jakinarazi du bertako lau soldadu eta kazetari bat hil dituztela Afganistanen, eurak zihoazen ibilgailu ondoan bonba lehertuta.

CBC Kanadako telebista publikoaren arabera, hildako kazetaria Michelle Lang Calgary Herald hedabideko kidea da. Lang lehen aldiz zen joana Afganistanen lanera, eta hura da han hil den aurreneko kanadiar kazetaria. Zendutako militarren kopurua, berriz: 138. Kanadak gaur egun 2.500 soldadu inguru ditu Afganistanen, eta gobernuak iragarria du 2011n aterako dela handik.

Kandahar hiritik lau kilometrora izan da erasoa, eta beste lau kanadiar militar eta funtzionari bat zauritu egin dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.