Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak "kapitalismo berria" sortzeko nahian goi-bilera deitu du datorren urtarrilaren 8 eta 9rako. Helburua "finantza krisitik" ateratzea da. Goi-bilera horren presidentzia Sarkozyk berak eta Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohiak beteko dute.
Sarkozyk esan duenaren arabera, berriki Washingtonen (AEB) egin den G-20 bileraren "osagarri" izatea nahi du, eta parte-hartzaileek hitz egiteko "denbora gehiago" edukiko dutela iragarri du. Xedea "aditu eta agintari belaunaldi berria" sortzea dela esan du, eta lan hori eman dio Blairri. Frantziako presidenteak gaineratu duenez, "dauzkagun erronkei aurre egiten dieten irtenbideak proposatu behar ditugu".
EkoNOMIA