Aipatutako iturriaren arabera, azkenaldian Estatu egiturarekin zerikusi zuzena duten hainbat pertsona hil dituzte Karatxaevo-Txerkesia errepublikan. Hain justu, Legebiltzarrak bihar saio berezia egingo du errepublikak bizi duen egoera aztertzeko.
Georgiaren iparraldeko mugan dago Karatxaevo-Txerkesia, Ipar Kaukasoan; 14.100 metro koadroko azalera du, eta biztanleak 440.000 inguru dira, gehienak errusiarrak.
Atentatua
Karatxaevo-Txerkesiako lehendakariordea hil dute, tiroka
Errusiako Federazioko Karatxaevo-Txerkesiako errepublikako lehendakariordea, Ansar Tibujev, tiroka hil dute gaur goizean. Errusiako Itar-Tass albiste agentziak zabaldu duenez, Gobernuaren egoitzara zihoala metrailetekin eraso diote Tibujeven autoari Txerkesk erdialdeko kale batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu