Espainiako Europa Press albiste agentziak antolatzen dituen gosarietan egin ditu adierazpen horiek Zapaterok.
Katalunia, Euskal Herria eta Galizia nazio direla iruditzen zaio galdetu diote, eta herrialde horiek "identitate indartsua" dutela erantzun du, baina Espainiako Konstituzioaren 2. artikuluan argi eta garbi esaten dela nazio kontzeptua "Espainiaren osotasuna" izendatzeko soilik dela baliagarria.
Hori dela eta, Kataluniako Estatuaren lehen artikulua aldatu egin behar dela iritzi dio Zapaterok, Katalunia nazio dela esaten baita testu horretan. Dena den, artikulu horrek Kataluniaren "identitate sendoa" jaso behar duela erantsi du, baina baieztapen hori bateragarri egin behar dela Espainiako Konstituzioaren 2. artikuluarekin.
Kataluniako Estatutua