Komunikabideak

Kataluniako 'Avui' egunkariko zuzendariak dimisioa eman du

Arazo ekonomikoak direla-eta langileak murrizteko agindu dio enpresak, baina Xavier Boschek uko egin dio.

2008ko urriaren 22a
18:23
Entzun 00:00:00 00:00:00
Xavier Bosch Kataluniako Avui egunkariko zuzendariak dimisioa eman du, eta azaro amaieran utziko du kargua.

Atzo gaueko erredakzio bileran eman zuen Boschek erabakiaren berri. Avui-k zailtasun ekonomikoak ditu azken aldian, eta argitaratzaileek -Godo eta Planeta enpresek (jabegoaren %40 bakoitzak) eta Kataluniako Gobernuak (%20)- langile kopurua %25 murrizteko eskatzen zioten. Bosch ez dago neurri hori hartzeko prest eta horregatik eman du dimisioa.

2007ko azaroan hartu zuen zuzendari kargua.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA