"Ez daukat arbuio jarrerarik, ez itsu-itsuan onartzekorik ere", esan du Zapaterok Kataluniako Estatutu berriari oniritzia emateko prest den galdetu diotenean. "Gogoeta" egin behar dela azpimarratu du, eta helburua, Espainiako Konstituzioa eta Kataluniako Parlamentuak onartutako testua bateragarri egitea dela. "Bideratu egin behar da oinarri konstituzionalak eta onura zein interes komuna errespeta ditzan", esan du. Puntu zailenak Kataluniako Gobernuaren eta Madrilgo Gobernuaren arteko harreman eredua zehazten duena eta finantzaketaren ingurukoak direla agertu du.
Juan Carlos I. Espainiako errege eta estatuburuak, berriz, Espainiako Konstituzioaren oinarria estatuaren "batasun banaezina" dela ohartarazi du gaur Zaragozan (Aragoi, Espainia) egin den ekitaldi militar batean.
Kataluniako Estatutu berria