Kataluniako Gobernuak ere protestak ikertuko ditu
BARTZELONA. Kataluniako Gobernuak hilaren 15ean parlamentuaren aitzinean izandako protestak auzitara eramanen ditu. Soilik «biolento» gisa identifikatuko dituzten manifestariak salatuko dituztela jakinarazi du Francesc Homs bozeramaileak. Parlamentuak berak ere erabaki hori hartua du. Homsek erran du Poliziaren jardunarekiko barne kritikarik ez dagoela gobernuan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu