Hilabete gutxian Kataluniako mugimendu independentistak hiri, herri eta karrikak hartu ditu, historian lehen aldiz, eta alderdi guztien ahotan dabil autodeteterminazio eskubidea. Datorren igandeko Kataluniako Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hiru alderdik independentzia argi aldarrikatu dute -ERC, Reagrupament eta Solidaritatek-, baina baliteke Katalunian mugimendu independentistak gizartean indar handiagoa izatea bozetan baino.
Horri denari buruzko erreportaje zabala aterako du bihar BERRIAk, Kataluniako hauteskundeen inguruko erreportaje eta elkarrizketa saileko lehen lan gisa. Hainbat lagunekin hitz egin du gaiaz.
aurrerapena