Besteak beste, Espainiako enbaxadak aurten Katalunian lan egiteko baimena lortu duten marokoarren datuak ukatu dizkiela jakinarazi du Colomek, eta gobernuz kanpoko erakundeen zein enpresen bidez, nahiz etorkinen euren ekimenez jarri ahal izan dutela haiekin harremanetan.
Guztira 140 marokoarrekin jarri da harremanetan Generalitatearen ordezkaritza, eta katalan eskolak zein Kataluniako errealitate kulturalari buruzko ikastaroak eman dizikiete. 140 marokoar horiek aurten, orotara, Kataluniara joango direnen %40 direla uste du Colomek.
Hizkuntzak