munDUA

Kataluniaren independentziaren alde azaldu dira %95

167 herri galdeketa egin dituzte asteburuan. %30eko parte-hartzea izan da. Apirilaren 25ean autodeterminazio erreferenduma egiteko asmoz lege ekimena aurkeztuko dute Legebiltzarrean.

2009ko abenduaren 14a
13:39
Entzun
Katalunian asteburuan egindako 167 herri galdeketetan, botoemaileen %94,71 Kataluniaren independentziaren alde azaldu dira. 700.045 lagun zeuden deituta, eta 190.000 inguruk eman dute botoa -%30eko parte-hartzea izan da, beraz-. "Eduki ditugun baliabide eskasak kontuan hartuta, meritu handiko emaitza da", adierazi du Uriel Bertran ERCko eta Independentziari Buruzko Kontsultako Plataformako kideak.

%3,53k ezezko bozka eman dute, %1,76k txuria eta botoen %0,34 baliogabeak izan dia. Emaitzek ez dute balio legalik.

Carles Mora Arenys de Munteko alkateak adierazi du modu pertsonalean herri ekimen legegilea aurkeztuko duela Kataluniako Legebiltzarrean, apirilaren 25ean autodeterminazio erreferenduma egin dadin. Independentziari Buruzko Kontsultako Plataformako kidea da Mora.

Arenys de Munten irailaren 13an egin zuten kontsulta, eta parte hartutako lagunek garbi esan zuten Kataluniaren independentziaren alde daudela, 2.568k baiezko botoa eman zutelako eta 61ek ezezkoa -29 boto txurizkoak izan ziren eta 12 baliogabeak-. Zortzi mila biztanle bizi dira Arenys de Munten, eta %41eko parte-hartzea izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.