aurreraPENA

"Kataluniari dirua kenduz bihurtu dute Madril hiriburu ekonomiko garrantzitsu"

Joan Puigcercos ERCko presidentegaiari buruzko artikulua argitaratuko du bihar BERRIAk. Herenegun Joan Laportarena (Solidaritat) atera zuen, atzo Artur Masena (CiU), gaur Jose Montillarena (PSC). Igandean izango dira Kataluniako Legebiltzarrerako hauteskundeak.

2010eko azaroaren 26a
15:21
Entzun
Hona hemen, aurrerapen gisa, Joan Puigcercosen esan batzuk:

- "Ezinezkoa iruditzen zait Kataluniarako kontzertu ekonomikoa lortzea, eta lortuz gero ere, zaila izango da arazo ekonomikoak konpontzea, krisiarekin, Espainiako bankua salbatzen etengabe ari garelako".

- "Katalunia Europako kaltetu handiena da oraintxe. Madril hiriburu ekonomiko garrantzitsuena bihurtu nahi izan dute Kataluniari dirua kenduz".

- "Gure ustez, 2013an independentzia posible litzateke".

- "Masen hitzak oso zalantzagarriak dira, ez ditu gaiak argi eta garbi uzten. CiUk ez du benetako apusturik egiten Kataluniaren alde. Montillak berriz, gobernu hasiera ona izan bazuen ere, pixkanaka hustuz joan da, eta egun ez du ekarpenik herri honentzat".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.