Katyngo sarraskia Stalinek agindu zuela aitortu du Errusiako Dumak

II. Mundu Gerrako 20.000 preso poloniar hiltzeko agindua naziek hartu zutela eman zuen aditzera propagandak

Erredakzioa
2010eko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Historiako zauriak ixteko urrats bat egin dute Errusian. Katyngo sarraskia Josiv Stalinek agindu zuela aitortu du Dumak. Parlamentuko behe ganberak, onartu duen deklarazioaren bidez, behin betiko gezurtatu du gerra garaian propaganda gisa erabili zen bertsioa: sarraskia naziek agindu zutela. II. Mundu Gerran preso hartutako 20.000 lagun hil zituen 1940 eta 1941 bitartean SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak. Poloniako militarrak ziren gerra preso gehienak, eta hobi komunak aurkitu zituztenean bi herrialdeen arteko harreman diplomatikoak hautsi ziren. Mikhail Gorbatxoven gobernuak onartu zuen erantzukizuna, 1990ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.