KAXMIR. Eraso batean 33 soldadu eta militarren senide hil dituzte

2004ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Soilik bi bidaiarik atera ziren bizirik baina erredura larriekin atzo Indiaren menpean den Kaxmirren lehergailu batek autobus baten aldamenean eztandarazi zutenean. Independentziazaleei leporatu dieten erasoan 15 militar eta haien 18 senide hil zituzten.Srinagar eta Jammu arteko errepidean gertatu zen leherketa. Atobusa errepidetik atera zen eta sutan irauli. Hizbul Mujahidin taldeak bere gain hartu zuen erasoaren erantzukizuna. 45.000 pertsona hil dira Kaxmirren az 15 urteotako indarkeria giroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.