Peru

Keiko Fujimori erraz gailendu da Perun, botoen erdiak zenbatu dituztela

Bigarren itzulirik ez egiteko botoen %50 behar ditu Fujimorik. Baina botoen ia erdiak zenbatuta, %39,18ra iritsi da. Itxura guztien arabera, bigarren itzulia egin beharko dute, eta Pedro Pablo Kuczynskiren kontra lehiatuko da Keiko Fujimori. Gaur jakingo dira behin betiko emaitzak.

jarraia121585.jpg
2016ko apirilaren 11
08:03
Entzun

Ekainaren 5ean aurreikusten den bigarren itzulia egin egingo dute, itxura guztien arabera, Perun. Botoen erdiak zenbatu dituzte, eta hauteslekuetara joan diren %39,18ren babesa lortu du Keiko Fujimorik, Alberto Fujimori presidente ohiaren alabak. Bigarren itzulia saihesteko, baina, %50en babesa behar da. Pedro Pablo Kuczynski eskuindarraren kontra lehiatuko da Fujimori bigarren itzulian, hark botoen 24,25 % lortu baititu. Aurreikuspenak bete dira, beraz.

Fujimorik egina du emaitzen aurreneko analisia: "Marraztu berri den mapa politiko berri honek argi erakusten du Peruk adiskidetzea nahi duela, eta ez duela borroka gehiago nahi". Bigarren itzuliko kanpaina "ideia eta proposamenen araberakoa" izatea nahi luke berak, lehen emaitzak jakin ostean egindako diskurtsoan azaldu duenez: "Hazkundearen azeleragailua zapaldu behar dugu berriz, urrutien dauden herrietara iristeko; eta hezkuntzako aukerak hobeu behar dira".

Kuczynskik ere hitz egin du, eta azpimarratu du demokrazia "guztien iritzia entzutea" dela. Adiskidetzearen eta bakearen aldeko hitzak izan ditu hark ere: "Elkartutako herri bat nahi dugu, bere buruarekin bakean egongo dena; ez dugu haserre egon nahi: harmonia nahi dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.