NBE Nazio Batuen Erakundeak bultzatutako Kanputxeako Auzitegietako Ganbera Bereziek 35 urteko espetxe zigorra ezarri diote Kaing Guek Eva Duch-i, frogatutzat jo baitu Khmer Gorrien erregimeneko errepresio bortitzaren arduradun nagusietakoa izan zela. Zehazki, Tuol Sleng edo S-21 espetxeko arduraduna izan zen Duch eta milaka lagun hil ziren gune hartan. Gizateriaren aurkako krimenak, hilketak eta torturak leporatu dizkiote. 1975eko apirilean hasi eta 44 hilabete iraun zuen Khmer Gorrien erregimenak Kanputxean, 1979ko urri arte, eta epe horretan 1,7 milio lagun hil zituzten.
Duch 1999an atxilotu zuten, baina 2007an aurkeztu zituzten haren kontrako akusazioak ofizialki. Legez kanpo atxilotua egon zela eta Justiziari lagundu diola argudiatuta,epaitegiak 35era jaitsi du fiskaltzaren 40 urteko eskaera. Defentsak, berriz, absoluzioa eskatu zuen Duch Khmer Gorrien hierarkia gogorraren menpe aritu zela arrazoituta.
Mundua
Khmer Gorriaren buruzagietako bati 35 urteko espetxe zigorra ezarri diote
Kanputxeako espetxe ankerrenetako baten arduraduna izan zen Kaing Guek Eva 'Duch' eta gizateariaren aurkako krimenak, hilketak eta torturak leporatu dizkiote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu