belgika

Koalizio gobernua osatzea adostu dute Belgikan

Charles Michel izango da lehen ministroa. Zentro eskuineko lau alderdi izango dira koalizioan.

Charles Michel. JULIEN WARNAND, EFE
2014ko urriaren 7a
12:33
Entzun

Charles Michelek (MR) Eli Di Rupo ordezkatuko du Belgikako lehen ministro gisa —2011tik zegoen kargu horretan, eta bere alderdia koaliziotik kanpo geratu da (PS)—. Michelek MRko liberalen, N-VA Flandriako alderdi independentistaren, CD&Vko demokristauen eta Open VLDko liberalen babesa du.

"Baieztatu dezaket bazkide guztiek onartu dutela ni lehen ministro izatea", esan du Michelek gobernurako akordioaren berri eman eta gero. Hurrengo egunetan hartuko dute kargua berak eta gobernuko kideek.

Hauteskundeak maiatzaren 25ean izan ziren Belgikan. Gobernua osatzea aurrekoetan baino errazagoa izan da; 2010ean, 541 egun igaro ziren gobernua eratu zutenerako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.