Kolonbiako 23 bahituetatik 22 aske utzi dituzte
BOGOTA. Ustez FARCek bahitutako 23 lagunetatik 22 aske geratu dira. Vichadako Talisman petrolio enpresako 23 langile bahitu zituzten astelehenean. Kolonbiako Barne Ministerioak FARC egin du erantzule. «Gure presio militarrari esker daude aske», esan du Rodrigo Rivera Barne ministroak. Askatutako langile guztiak ondo daudela baieztatu du ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu