mundua

Komoreetan istripua izandako hegazkinaren kutxa beltza aurkitu dute

2009ko uztailaren 1a
14:53
Entzun
Asteartean Indiako Ozeanora erori zen Yemengo hegazkinaren kutxa beltza aurkitu dutela esan du Frantziako Garraio Ministroak, Dominique Bussereauk. Ez du argitu, ordea, zein kutxa den: pilotoen elkarrizketak dituena edo beste datu batzuk grabatzen dituena.

Yemenia airelineako hegazkina Komoreetan erori zen, haize indartsuen artean lurreratzen ari zela. Frantziako Garraio Ministerioak jakinarazi du hegazkinari duela bi urte akatsak aurkitu zizkiotela.

Ezbeharraren unean 153 pertsona zihoazen hegazkinean eta guztiak hil ziren, bat izan ezik: bost urteko neskatoa. Komoreak irletako ospitale batean dago eta onera egiten ari dela adierazi du erizain batek. Alain Joyadent Frantziako Lankidetza Ministroak gorpuak bilatzen jarraituko dutela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.